Ezaugarriak

Bi erabiltzaile mota daude:

1. Arduraduna.

2. Tokia edo Eraikina erreserbatu nahi duten erabiltzaileak.

Arduradunek dituzten Ezaugarriak:

Nahi beste Eraikin edo Gela sortzeko aukera.

Erreserbatzea nahi diren Orduak aukeratzeko aukera.

Gela batek orduka erreserbatzeko aukera eduki dezake eta beste gela batek ordu-erdika edo ordu-laurdeneka.

Arduradunek, Egun guztiko orduak erreserbatu ditzakete. Hainbat egunetan zehar eta baita asteka egun zehatz bat.

Adibidez, bi hilabetetan, astelehen guztietan, ordu zehatz batzuk erreserbatzeko aukera.

Zein Erainkuntza motaren Arduraduna izango zara?

Goikaldean agertzen den Eraikinaren Arduraduna menuan, aukeratu zein motatako eraikinean erreserba sistema erabiltzea nahi duzun.

1- Herri bateko Eraikina.

2- Enpresa bateko Gela.

3- Elkarte Gastronomikoak.

4- Kirol Ekipamenduak eta Materialak.

Aukeratzen baduzu adibidez herri batekoa, plataforman alta emanda dauden herri zerrenda agertuko da. Zurea sortzeko, eman Sortu Herriaren Kontua eta Gelak botoiari.

Nola Funtzionatzen du?

  1. Lehenengo pausua arduradunaren kontua sortzea izango da.
  2. Ondoren, Herriaren izena eta antolatuta eduki nahi den  eraikinaren izena sortzea izango da. Era berean, aukera egongo da erabiltzaileek nola sartu kontura. Era publikoan, edozein erabiltzailek sor dezake kontua eta modu pribatuan, arduradunak bakarrik, baimendutakoentzat, sor dezakete kontua. Baita, aukera egongo da, NAN eta pasahitza bidez sartzeko kontura edo Email eta pasahitza bidez.
  3. Aukera horiek eginda, Orduak konfiguratzeko aukera egongo da. Orduka, ordu-erdika eta ordu-laurdeneka. Bat aukeratutakoan, erreserbatzeko  zeintzuk ordu agertuko diren aukera egongo da ere.
  4. Azkenik, jarduerak sor daitezke.  Zein jardueratarako erabiliko den eraikina edo gela . 
Pausu 1
Pauso 2
Ordu Aukera
Ordu Aukera

Konfigurazioarekin amaitu ondoren...

Behin kofigurazioarekin amaituta, joan zaitez aukeratu duzun eraikin motatako helbidera. honako helbidera:

Herri bateko Eraikina.

Enpresa bateko Gela.

Elkarte Gastronomikoak.

Kirol Ekipamenduak-Materialak.

Kategori bakoitzean, Plataforma honetan alta emanda dauden zerrenda bat agertuko da. Sakatu zure eraikinaren izenari. Ez baldin bada agertzen edo arinago aurkitu nahi baduzu, idatzi sortu duzun herri, enpresa, elkarte edo kirol ekipamenduaren izena  bilatzailean.

Aukeratu Herria

Herria Aukeratutakoan...

Konfigurazioan sortu duzun eraikina agertuko da. 

Arduradun kontuan sartzeko, eman erreserbatu ordua botoiari.

Konfigurazioan aukeratutako N.A.N eta Pasahitza edo E-maila eta Pasahitza eskatuko dizkizu.

Amorotoko Frontoia Erreserbatu
Txoko
Frontoia

Zure kontuan sartutakoan...

Erreserbak egin dezakezu, Ezabatu etb… Erreserben Kontrola, Ezeztapenak,  Erabiltzaileen Kontrola , Nan bezela aukeratu baduzu, Nan-ak sartzeko aukera. Eraikinean zertarako erreserbatzen diren jarduerak sortu, aldatu eta ezabatu dezakezu.

Gela edo eraikin berriak sortu daitezke eta baita ordu aukerak.

Gelak Sortu