Zein motatako Eraikina edo Gela erreserbatu nahi duzu?

Goikaldean agertzen den Eraikinaren Erabiltzaileak menuan, aukeratu zein motatako eraikina erreserbatu nahi duzun.

1- Herri bateko Eraikina.

2- Enpresa bateko Gela.

3- Elkarte Gastronomikoak.

4- Kirol Ekipamenduak, Materialak.

Aukeratzen baduzu adibidez herri batekoa, plataforman alta emanda dauden herri zerrenda agertuko da. Aukeratu zein herritako eraikina erreserbatu nahi duzun:

Aukeratu Herria

Behin herria aukeratutakoan, herri horretako erreserba sisteman sartuko zara. Erreserbatu daitezkeen herriko erakin eta gelen zerrenda agertuko da. Aukeratu zein eraikin erreserbatzea nahi duzun.

Sortu Kontua botoiari eman eta bete eskatzen diren datuak. Datu guztiak beteta, email bat jasoko duzu link batekin zure email kontua egiaztatzeko.

Txoko

Egiaztatu ondoren, joan zaitez erreserbatu ordua atalera. 

Zure kontuan sartzeko, batzutan E-mail eta Pasahitza eskatuko du. Beste batzutan NAN eta Pasahitza. Sisteman sartzeko herriko arduradunak aukeratzen du.

Behin barruan, aukeratu erreserbatu nahi duzun ordua, ordu-erdia edo ordu-laurdena..